XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Idazti berriak.

ANTZERTI. - Euskel-antzertiaren illerokoa. - Tolosa'n. Lopez Mendizabal'enean. 1932'garrenean. 1'go zenbakia. 1932-Ilbeltza. - 2'en ta 3'en zenbakia. 1932. Otsailla-Epailla.

Denbora pixkon bat izango da, Donosti'ko eguneroko batean irakurri nubela, aldizkingi edo errebizta bat ateratzeko zala eusko antzerki gai utsak ikuturik.

Eta esan bear det, guztiz pozturik artu nubela berri auxe.

Eta berria aunditu da, izate bat, egite bat egin arteraño.

Artu det illeroko onen bigarren-irugarren zenbakia.

Onetaz idaztera nualarik, lenengoatzaz ere nere lerroak zuzenduko dira.

Lenengo zenbakian, Ilbeltza'ri zegokiona, Alzaga jaunaren Aterako gera jostirudi polita ekarri zuben.

Baita zenbaki ortan bertan beste berri batzuek zekarzkin, beren artean 1931-1932'ko negu aldian eusko antzerkiak non azaldu ziran, guretzat, LA CRUZ'etzaz gogora izanik.

Bigarren-irugarren zenbakia berriz, Lizardi'tar Xabier (Agirre'tar Joseba Miren) idazlari trebearen Laño ta Izar kutun-kutuna.

Maya Ayanbe'tar L'rena, maitekorra, eta azkenik Guzik gaxo barrizketa, irritsua, erderatik itzulia, ipintzen ditu.

Aurreko zenbakian bezelaxe, eusko antzerkiaren beste berri batzuek dakarzki.

¡Aurrera! euskeraren berritze onetan, bada bear-bearrean gaude onelako lanatzaz.

Eta goraintziak aldizkingi onen gogo ta buru dan Labayen'tar Andoni jaunari.

PAKE.